|
|
|
|
|
|
Jardun Klinikoa |
|
|
Terapia Dialektikoko Jardunaldiak |
|
|
|
|
|
|
Euskal Herriko hainbat herritan egin ziren, eta osasuneko gizarte-eragileak, osasun eta psikologia alorreko asistentziako maila guztietako teknikariak, aurreko urteetan egindako borroka instituzionaleko mugimendu sortu berrietatik zetozen gaixoak eta gaixo izandakoak
("psikiatrizatu-ohiak", COPELek buru-gaixoen atal batzuk zituen, eta espetxeen aurkako mugimendu indartsua bultzatu zuen halaber),
ezkerreko alderdietako adar politizatuenetako ikasleak eta beste elkartu ziren elkarren esperientzien berri ikasi eta alternatiba ideologikoak sortzeko denen artean.
"Jendea elkartu eta esperientziak trukatzeko lekua eta alternatiba ideologikoak zehazteko gunea izan ziren"
Jardunaldiak urtean behin egiten ziren, eta urtean zehar bildutako esperientziak laburbiltzen ziren bertan. 1992an egin ziren azkeneko jardunaldiak, ARESOn arreta komunitariorako zentroa sortu zenean. |
|
|
|
|
|
|
|
|
1. JARDUNALDIAK .Lákar, 1.981. (Urriaren 31tik Azaroaren 6ra) |
|
|
|
Hauek izan ziren 1981eko jardunaldietako helburuak: osasunari, batetik, eta, bestetik, gaixotasunari heltzeko ikuspegi teoriko eta praktiko alternatiboak proposatzea, "buruko gaixotasuna"-ri heltzeko bereziki; gaixotasunei heltzeko eta tratatzeko praktiketan oinarritutako zuzeneko programa batzuetatik abiatuta, praktika horien ondorio zientifiko, ideologiko eta historikoen inguruan gogoeta egitea; gatazka eta gaixotasuna sistemen krisi moduan kontestualizatzea eta haiek tratatzea. Espazio praktiko/teoriko bat egituratzeak aukera emango digu terapia komunitarioa komunitatean aztertzeko.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
ECONOMIA Y ECOLOGIA DE LA ENFERMEDAD MENTAL |
|
|
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
2. JARDUNALDIAK .Lákar, 1.982. (Irailaren 4tik 11ra) |
|
|
|
Lehenik eta behin, irudipenezkoa dena hauteman eta jasotzeko espazio komunitario bat sortzea zen jardunaldi hauen helburua. Horrekin batera, halako materialak sortzea eta tratamendu kolektiboa egiteko bultzatu nahi genuen. Bigarrenik, gatazka aztertu nahi genuen, haren dimentsio ekologiko-soziala eta loturazko eta pertsona arteko dinamika ikertuz. Hirugarrenik, "gaixotasuna" kontestualizatu eta sistemaren kris itzat jo nahi genuen, argi utziz nortasun subjektibo, ideologiko, sexual eta abarretan oinarrituta zegoela. Laugarrenik, terapia komunitarioaren zentzua eta haren banakako nahiz taldekako alderdiak aztertu nahi genituen. Alderdi horiek guztiak jorratuta, errazagoa izango zaigu denoi gure arazoen funtsa hobeto ulertzea, irtenbideak probatzea, aldatzen lagundu diezaguketen esperientziak aurkitzea eta, buru-osasuneko profesionalen kasuan, tekniken eta gatazken gaineko ezagutza sakonagoa lortzea.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
UN ESPACIO IMAGINARIO: JUEGOS, CREATIVIDAD, IDENTIDAD |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
3. JARDUNALDIAK .Eldua, 1.983. (Irailaren 3tik 13ra) |
|
|
|
José Luis de la Mata: "Eromena fenomeno pertsonal eta interaktibo bat da, baina taldean eta gizartean du jatorria". Jardunaldietan zehar, bere normaltasunaz jabetzeko arazoari aurre egin zioten terapeutek, gaixoarekiko erlazioan berdintasun-maila batzuetan jokatuz, arazo hori duen bakarra bera ez dela ikustaraziz gaixoari; beste pertsona batzuetan ere ezaugarri orokorrak ikusten ditu eta. Terapeutentzat horixe da bere harropuzkeria sendatzeko bidea, hots, une jakin batean ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoela pentsatzeko joera sendatzeko bidea. Gaixoarentzat, berriz, birsozializazio-esperientzia bat izaten da hori.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
CONFLICTO, CRISIS, SOCIEDAD |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
4. JARDUNALDIAK .Gaztelu, 1.984. (Irailaren 1etik 10era) |
|
|
|
"Gaur, ideia batzuk adierazi nahi dizkizuet osasun kontzeptu baten inguruan, herri-alternatibako proiektu baten inguruan, urte batzuk baitar ama tzagu proiektu horretan lanean. Egun hauetan zehar, talde heterogeneo bat osatuko dugu, eta egoera komunitario batean arituko gara, lanerako, harremanerako eta gure baitan sakontzeko espazio batean. Duela zenbait urte, uda ama ieran, terapia dialektikoko jardunaldi hauek egiten ditugu, gure topaketen, gogoeten, ikasketen eta oinazeari eta kris iari aurre egiteko ahaleginen laburpena egiteko, nolabait ere. Euskal Herriko hainbat herritan elkartu gara, bertako baserrietan eta jende artean, beren bizitza aldatzeko beren osasun-beharrari aurre egitea erabakitzen dutenek gizartean eta kulturan duten bazterketa irudia apurtzen joateko. Osasunari buruzko ikuspegi teknokratikoa alde batera utzi dugu. Jendea bere klaseagatik, maitasunagatik, gorrotoagatik, erasoengatik, loturengatik errorik ez izateagatik, galerengatik. gaixotzen da. Gozatzeko, desira izateko, nahi izateko ezintasuna. Gure gizarte izugarri izutu eta suntsitzaileak sortutako gatazkak dira horiek; baina, horrekin batera, egokitu zaigun historian, guretzat aukeratzen dituzten balioen baitan eta ezartzen dizkiguten ereduetan gizonak eta emakumeak izateko ezintasunak ere sortzen ditu gatazka horiek. Osasunaren galera gertaera ekologikoa da beti, hots, erlazionala, kognitiboa baina baita ekonomikoa, politikoa eta kulturala ere."
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
UNA ALTERNATIVA POPULAR DE SALUD |
|
|
|
|
PROGRAMA DE ACTIVIDADES |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
5. JARDUNALDIAK .Altzo, 1.985. (Abuztuaren 31tik Irailaren 10era) |
|
|
|
Gorpuztasunaren arazoaren inguruan gogoeta egitean, argi utzi behar dugu ez dugula ustezko "askapen" bat lortu nahi, benetako "gizakunde" bat baizik, hots, gure materialtasun sentikor, esanahidun eta adierazlean, gure materialtasun adierazkor eta erlazionalean izan nahi dugu. Unitate estimulagarria, informazioa prozesatzen eta integratzen duen unitatea, mezuak bidaltzen eta jasotzen dituena, lotuta dagoena eta lotzen duena, identifikatua dagoena eta identifikatzen duena, ekintzaren prozesu dinamikoetan gauzatzen dena, ezaugarri horiek guztiak dituen unitatean txertatuta egon nahi dugu eta halako unitatea izan nahi dugu. Gure gorputza bere antolakundeekiko dinamikan ulertzen dugu, hau da, bere erlazioen dinamikan, bere elkarrekintzen etengabeko prozesuetan, egiten eta berregiten, bere objektu-inplikazioen, bere motibazioez eta bere ondorioen sareez egina.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
FANTASIAS, VINCULOS, INTERACCIONES |
|
|
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
6. JARDUNALDIAK .Orio,1.986. (Abuztuaren 30etik Irailaren 9ra) |
|
|
|
Pertsonen arteko topaleku moduan agertzen zaigun espazioa da hau. Gure herrian, gure eguneroko interes pragmatikoena tarte txiki batean alboratuta, eta irudimenaren eta fantasiaren presentziari ongi etorria emateko aukeratzat hartuta. Horretarako, hainbat "logika" onartu behar ditugu; pentsatzeko, sentitzeko, adierazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk onartu behar ditugu gure artean. Balio berriak sortzea eta gure balio zaharrak berrikustea eskatzen duten egoera berrien agerrera ulertu behar dugu.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
RELACIONES INTERPERSONALES E INTERSUBJETIVIDAD |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
7. JARDUNALDIAK .Gaztelu, 1.987. (Irailaren 1etik 12ra) |
|
|
|
1987an TERAPIA DIALEKTIKOKO VII. JARDUNALDIAK egin genituen eta 1979an abian jarritako prozesuaren lehen zatia osatu genuen orduan. Osasunaren eta nortasunaren, loturen eta errealitatearen, subjektuaren eta komunitatearen bestelako ikuspegi bat martxan jartzea izan zen 1979an hasitako bidearen lehen helburua. Teknikarien esku-hartzearen ikuspegi baloratu, integratzaile, konprometitu eta arduratsu batetik abiatu ginen, baina, batez ere, haren oroimen arkaiko, intersubjektibo eta komunitarioko jakintzak, des ira rekin eta gozamenarekin (edo haren ukazioarekin) batera subjektibotasunari dion mendetasunetik. Teknikaria prozesua abian jartzen duen entzima besterik ez da guretzat, baina haren zentzua, orientazioa, etika eta dinamika aurre egin nahi dion kris iaren kalitateak, bizitasunak eta izaerak baldintzatu behar ditu ezinbestean.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu:
|
|
|
|
FANTASIAS VINCULARES Y SIMBOLOS GRUPALES |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
8. JARDUNALDIAK .Areso, 1.989. (Irailaren 16tik 25era) |
|
|
|
Aurreko aldietan bezala, jardunaldi hauen bidez irudimen sinbolikorako gune bat eskaini nahi genuen, besteen esperientzien berri jasotzeko eta elkar ezagutzeko topalekua izan nahi genuen. Horrekin batera, gatazka psikopatologikoa konpromisotik eta helburu dinamiko eta komunitarioak lortzeko lantzen dugunon praktikak, gogoetak, esperientziak eta helburuak bateratzeko gunea ere izatea nahi genuen. Espazio komun baten eta bizitako denbora baten dinamikaren bidez, proiektu kolektibo bat, jardun kontrastatu bat, ikerketa teoriko bat izan denaren laburpena egiten saiatu ginen hirugarren aldiz. Gaixoak, ikasleak, terapeutak, osasuneko gizarte-eragileak eta, besterik gabe, oinaze psikologikoa saihestezina denik uste ez duten eta haren oposizioari zentzu bat bilatzen diten pertsonak elkartu ginen, beraz.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
GURE ETXEAN, ORAINTXE, GAUR ! |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
9. JARDUNALDIAK .Areso, 1.990. (Irailaren 21etik 23ra) |
|
|
|
Bere asistentzia-ildoari erantzunez, Krisi Zentroak ardatz teoriko, ideologiko eta tekniko batzuk antolatu zituen esku-hartzeko funtsezko hiru parametro edo planoren inguruan. Erreferentzia intrasubjektibo, intersubjektibo eta interpertsonaleko planoak d ira , eta beste ardatz hauei dagozkie: gizabanakoaren eta bere egoeraren arteko gatazkaren adierazpen eratzailea / identifikatzailea, loturazkoa / identifikatzailea eta elkarrekintzakoa / erlazionala. Krisiari esku-hartze psikologiko, psiko-komunitario eta psiko-sozialeko parametroetatik heltzea da aurreko horren ondorioa. Horrek hau dakar:
. gaiari ikuspegi subjektibo batetik heltzea
. komunitatean
. espazio komunitario horren eta tratatutako subjektuaren jarraitasun edo leheneratzearen baitan kokatutako testuinguru sozio-kultural batean txertatzea. Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu.
Jardunaldien inguruan landutako egitasmoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hauek jaitsi ditzakezu: |
|
|
|
CENTRO DE CRISIS Y JORNADAS |
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
|