Bizi izan zen moduan hil zen, oso kutunak zituen eta bera ere oso maite zuten irakasle askoz inguratuta. Berritzailea izan zen epistemologian eta psiko(pato)logian, eta ezagutza handia zuen filosofian, semiotikan, estetikan, hizkuntzalaritzan, komunikazioan, soziologia politikoan eta taldekoan, eta estrukturalismoan. Haren jakituriaren ikastunok
José Luisen pentsaeraren, haren gogo unibertsal eta zabalaren lekuko izan gara. Arrazoibide arina eta ñabardura aberatsekoa zuen, aise pasatzen zen mozio erabat abstraktuetatik kontzeptu zorrotzetara, eta kontzeptu zehatz eta doietatik teknika operatibora. Harren arrazoibidearen haria norabide batean bezala bestean ere ibiltzen zen erraz asko.
José Luisen esku eta begirada zoliari esker izan genuen subjektu epistemikoaren, objektu zientifikoaren, elkarrekintzako subjektuaren eta grinaren berri, guztiak ere testuinguru zehatz eta historizatu batean txertatuta.
Bere lan, gogo, adimen eta konpromiso guzti-guztia, azken hatsera arte, bere proiektu-eraikuntza teoriko/praktiko geroz eta konplexuagoa bizirik eta martxan garatzen jarraitzera bideratu zuen. Bere irmotasunari esker ibilbide berrietarako ildoak zabaltzen zituen etengabe, eta ibilbide horiek erreferentzia teoriko/praktikotzat hartu genituen praktika zehatzetan gauzatu ziren.
Ez zegoen axola ez zitzaion gertakaririk edo gairik, XX. mendeko azken erdian hasi eta gaurko egoera arte giza eta gizarte zientzietako aurrerapen handiak ekarri zituzten paradigmatikoak, egileak eta iturriak etengabe bilatzera bultzatzen zuten
José Luisen jakin-min eta interes mugagabeak.
Haren begirada biziak era askotako kontzeptuak zeharkatzen zituen: hominizazioa/humanizazioa, sistemen teoria orokorra, egitura egituratu/egituratzailea, egitura iraungiorrak, fraktalak, gertakari historikoak, esangura, adierazi/adierazlea, gorpuztasuna, familia-sistemak, eldarnioa eta grina. Haren begi zoliek kontzeptu horiek guztiak arakatzen zituzten modu erlazionalean egituratu eta forma dinamikoa eman arte. Haiei buruz idazten zuen eta psikologiako, irakaskuntzako eta osasun arloko profesionalak prestatzeko eta trebatzeko tresna gisa aurkezten zituen.
José Luis de la Mata teorialari distiratsu eta berritzailea izan zen, eta hortxe ibiltzen zen bere 5.000 folio idatziak nonahi banatzen. Baina, horrekin batera, bere jarduna, gurpil-aulki batean, ez zen txikiagoa izan dedikazio, neurri eta ekimen aldetik. Jakituria boterea dela pentsatzen zuen eta, hortaz, denen esku egon behar duela. Horregatik saiatzen zen hainbeste horretan. Bizitzeko aukeratu zituen garai, leku eta jendeekin konprometitutako intelektuala izan zela esan dezakegu.
Haren ahots bizi, sakon, arin eta aberatsa entzun genuen poesia, literatura, artea, zinea, jazz-a, historia, kontakizunak, gertakari berriak eta egoera sozio-kulturalak hizpide hartuta. Eta alor horiek guztiak ez dira inoiz gehiago izango bere azterketa zorrotz, zuhur eta gartsuak botatzeko hitz egiten zuenean bezalakoak.
Onarpen akademikoa jardunean/elkarrekintzan.
Ez zuen utzi inork bera koaptatzerik, eta horixe izan zen bere akatsik handiena, pentsaera bakarraren botere-askara ez makurtzea, alegia. Ostrazismoak adoretu egiten zuen beste artikulu batean, beste idazki batean, kontzeptu baten zehaztapen gehiagotan, hedabide ofizialetik kanpoko hitzaldietan, mintegietan, ikasgelatan edo zegoen lekuan zegoela ere bere iritzia zabaltzera. Borrokalari nekaezin eta atergabea izan zen, beti zebilen lumarekin idazmakinarekin nahiz ordenagailuarekin, gizabanakoen, taldeen nahiz herrietako jendearen pentsaera askea aurkitzeko egitasmo eta dinamiketan murgilduta.
Haren ibilbide intelektual eta pertsonaleko puska handienean harekin batera ibili garenok, ederki dakigu tximistaren abiadan doan gogo baten atzetik korrika ibiltzea zer den, gure lanari, gure ikerketei eta gure bizitzari berari zentzua ematen zioten erreferentzia baten modura eramaten baikintuen haren gogoak, egoera txarrenetan ere.
Gaur aurkezten dugun web-orri honetan murgilduta zebilen
José Luis hil zenean. Ez da izango eta ezin izango du izan hark bere lana aurkeztu eta eskaini nahi izango zukeen modukoa. Gure ahalegin eta asmo onez zabaltzen joatea lortzen dugun hori izango da, ordea. Orri honekin denboran zehar luze joko duen bide bati ekiten diogu,
José Luisek 35 urteko ibilbide irmo, argi eta bizkorrean utzi zigun ekoizpena zabaltzeko.
Haren lanaren
obertura da aurkezpen hau, beraz. Eta maisutzat dugunok hark utzitako ondare intelektualari heldu eta hedatzen jarraituko dugu.
Teresa Gil Ruiz eta Patxi Cristóbal Montes.
(
Julián Martínez Onak web-orri hau prestatzen emandako laguntza zintzo eta etengabea eskertu nahi dugu, bereziki )