|
|
|
|
|
|
|
Esku-hartze Psikosozialerako Euskal Kolektiboa |
|
|
|
|
|
|
|
|
Gure jarduna gauzatzen dugun espazio sozialean konpromisoak duen garrantziaz jabetzen garen psikologoak, gizarte-laguntzaileak, hezitzaileak, medikuak, osasun-laguntzaileak, unibertsitate eta ikastetxeetako ira kasleak eta beste gara. Osasun alorrean, prebentziorako tresna eraginkorrak izan nahi dugu eta osasunerako hezkuntzako politika aktiboak bultzatu nahi ditugu.
Ez gabiltza inolako gizarte-modelaziorako edo marketin alorreko nazioarteko elkartetan. Nortasuna eta izaera gauzatzen direneko prozesu zehatzak interesatzen zaizkigu guri. Inguruneak aurkezten dizkion arazoen aurrean edo erlazioak gero eta konplexuagoak direla ikusita, gizabanakoek jasaten dituzten krisiak onartzen ditugu, eta gizabanakoen bizi-proiektua eta proiektu biografikoa egiten ditugu, bai eta faktore kiritikoak integratuz gainditzen den gizabanako horien kontraesanezko orientazio-prozesu kolektiboa ere.
Egiten dugunagatik ezagutzen gaituzte: gizabanakoen intimitatea babesten dugu beti, eskariak ez ditugu reifikatzen , baikortasun terapeutikoz aritzen gara eta diruz larri dabiltzan klaseek jasaten dituzten " iragazki" ekonomikoengatik behar duten terapia jasotzerik ez izateren aurka gaude, besteak beste.
Alor hauek jorratzen ari gara orain: banakako eta taldekako psikoterapiak, talde-analisien maratoien zuzendaritza, mintegi teknikoak, haurdunei zuzendutako arreta, ikuskapena, etab.
1983az geroztik ari gara trebakuntza-ikastaroak ematen. Unitate teoriko eta praktikoak jorratzen ditugu ikastaroetan, eta hiru urtez luzatzen dira . Sistema sozialean dugun barne-mailako esku-hartzearekin du zerikusia horrek, eta psikologoak, soziologoak, medikuak, maisu-maistrak, osasun-laguntzaileak eta dira gure esku-hartzeen esparrua osatzen dutenak.
|
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
|
|