|
150etik gora profesional trebatu eta 10 talde profesional baino gehiago eratu ditugu. Sare publikoko osasun alorreko profesionalen lankidetza dira IZARGAINek 20 urteotan egindako trebakuntza-lanaren froga. Psikologoak eta psikiatrak, erizainak, oinarrizko arretako medikuak, lehen eta bigarren hezkuntzako hezitzaileak. denetarik izan dira gure artean. EHUko irakasleak izan ditugu aholkulari eta entzute handiko beste profesional batzuen laguntza jaso dugu. Horri esker, gure ikastaro eta mintegiak erreferentzia izan dira etengabeko prestakuntzan.
"Curriculum edo administrazio alorreko hierarkien kontra borrokatzen saiatu gara"
Hasiera-hasieratik saiatu gara curriculum eta administrazio alorreko hierarkien aurka borrokatzen, eta komunitate-mailako lotura-sarea eratzen duten gizarte-eragile herrikoiak erreskatatzea lortu dugun bezalaxe, erreferentzial semantiko eta pragmatikoak sortzen lagundu dugu, psikiatrek, psikologoek, medikuek eta ikastoletako hezkuntza bereziko langileek erabili zitzaten. Profesional horiek taldetan elkartu eta beren esperientziak, baliabideak eta balioak partekatzen dituzte.
Etengabeko prestakuntzako ekintza hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, pdf formatuko fitxategi hau jaitsi dezakezu :
|
|
|
Gizabanakoekin egunero ditugun harremanek eta egiten dugun lanak talde guztiek duten konplexutasuna uzten dute agerian, taldean saihestezina baita harremana, eta komunikazio arloko erreferentzien eta dialektikaren heterogeneotasuna elkarrekintza-sare aldakor eta desberdin bat eratuz joaten baita. Hala, garapenari, antsietateari, erlazioei, nortasunari, auto-estimuari. lotutako egoerei aurre egiteko eta egoera horiek jasotzeko aukera ematen da, gizabanakoentzat, taldeentzat eta teknikarientzat gatazkatsuak diren egoeretan.
Praktikaren esparru zehatz horrek eramaten gaitu etengabe ikasten jarduteko prest egotera, bi helburu nagusirekin: taldeen eta erlazionatuta dauden gizabanakoen arteko dinamikak arautzen dituzten legeak, egoera desberdinak, markagailuak eta materialak bereizi ahal izateko tresnak eskuratzea, batetik, eta beste profesionalei beren jardunean aberasteko baliabideak eskaintzea, bestetik. Taldekako antolakuntzari esker, gure jardunean norbait ondoan izanda, topaleku bat eta elkar aberastu eta ezagutzeko gune bat sortzen da. Lortu nahi dugun helburua ez da kasu zehatzei erantzuten dieten soluzioak bilatzea, besterik gabe, esku hartzeko proposamen isolatuek ez baitute zentzurik esku-hartze hori bideratuko duen eta lortu nahi diren helburuekin erlazionatuko duen erreferente teoriko batean kontestualizatzen ez badira.
Lortu nahi dugun helburua hauxe da, azken batean: norberak erreferente bat, bere burua seguru sentitzeko baliabide batzuk, sortzea eta partekatzea, gero baliabide horietatik abiatuta esku hartzeko modu bereziak sortu, landu eta eraiki ahal izan dezan, taldearekin nahiz gizabanakoarekin duen erlazioan zehar eta egoera desberdinetan erabili ahal izateko. |
|