|
|
|
|
|
|
« Psikopedagogia |
|
|
Tutoretza-proiektua (1.987-1.988) |
|
|
|
|
|
|
1987-88 ikasturtean irakasle eta psikologo batzuek eskolaren egoeraren inguruan adierazitako kezkari erantzunez, José Luis de la Mata eta Teresa Gil EHUko irakasleak elkartu eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetako tutoretza-orduetan esku hartzeko esperientzia berritzaile bat jarri zuten abian. Ordu hori edukiz bete eta espazio biziagoa izan zedin zen helburua, ikasleen eta tutorearen arteko erlazioa sendotuz, garapen-prozesuetan beti sortzen diren gatazkekin zerikusia zuten gaiak jorratzeko. Aldaketaren eta hazkuntzaren aurrean ezer egin gabe gelditzeko joerei aurre hartu nahi zitzaien esku-hartze horren bidez.
Bestalde, eskaintzen zen esku-hartzeak irakasleengana hurbiltzeko aukera ematen zuen. Gatazka pertsonalak eta erlazioei lotutakoak gero eta ugariagoak ziren eta gero eta goizago agertzen ziren ikasleen artean, eta, horregatik, arazo psiko-sozialei eta psiko-pedagogikoei eskolatik bertatik aurre hartu beharra zegoela ikusi zen, burn-out sindromearen baitan jasotako gertakari eta adierazpenak prebenitzeko neurri bezala. Konturatzen ginen irakasleek irakasteko zuten gogo bizia, gizarteak egiten zizkien eskakizun neurrigabeekin batera, ezin zela luzatu irakasleei laguntzeko bitartekoak sortzen ez baziren. Bitarteko horiek teknikari bezala jarduten laguntzeko balio behar zuten, egoeren azterketa sakona eginez, entzuteko jarrera hartuz eta ikasiaz irakasteko jarrera izanik (sarrera bikoitza).
Esan dugun bezala, esperientzia hau 1987-88 ikasturtean jarri genuen abian, eta 1990-91 urtera arte landu zen zenbait ikastetxetan (lau ikasturtean, beraz).
Ikastetxeetan tutoretzarako erabiltzen den ordua hartu eta jarduera zehatz bat landu nahi genuen. S aio bakoitzaren helburua, landu beharreko ariketak, denborak eta koordinatzaileak ondo zehaztuta eta antolatuta zeuden, esku-hartzeko eta ikasleei eusteko esparru sendo bat eskaintzearren. Ikasgela bakoitzeko ikasleen arabera, taldea bi multzotan banatzen zen. Batek talde-lana egiten zuen gehienbat, dinamika-taldea zen, eta besteak adierazpen-tailerrak izendatu genuena. Azpi-multzo horietako bakoitzean bi koordinatzaile zeuden, eta haietako bat tutorea zen. Besteak psikologoak ziren, laguntza modu boluntarioan ematen zutenak. Tutorea dinamikako azpi-multzoan txertatzen zen, eta berak egiten zituen dinamizatzaile lanak, ikasleei eutsiaz proposatutako ariketak egiteko garaian. Psikologoak, berriz, saio bakoitzeko xehetasunak jasotzen zituen taldearen koadernoan. Zeregin horiek trukatzea bazegoen, halere.
Lau ikasturte hauetan zehar, hainbat fase osatu genituen: kezka zuzendutik helburuak, oinarri teorikoak eta lanerako teknikak zehaztera iritsi ginen, ariketa gure eskolako gainerako irakasleei ere aurkezteko fasetik paseaz. Bukatzeko, koordinatzaileen arteko erlazio-estiloei eman genien lehentasuna eta talde-dinamikan zuten eraginari.
Koordinatzaileen arteko dinamika aztertuta, koordinatzaile- irakasleen eta psikologoen artean lehia sortu zela ikusi genuen, eta horrek proposatutako dinamikaren garapena oztopatzen zuela. |
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
|