Ikuspegi teorikotik begira tuta, komunikazioa bizitzari atxikitako fenomeno bat da, eta informazioa trukatzeko eta erlazionatzeko elkar eragiten duten bi gizabanako edo gehiago integratzera bideratutako prozesu material, psikologiko eta sozio-kulturalek eratzen dute. Komunikazioa aztergai duten joeren artean, korronte batzuek gizakiok berezkoa dugun prozesu-sistematzat jotzen dute komunikazioa eta beste batzuek kontzeptua zabaldu eta espezie bizidun guztiak sartzen dituzte multzoan. Ruesch eta Bateson azken korronte horretakoak dira , baina giza komunikazioa eta giza hizkuntza eredurik konplexuen eta landuena dela diote.
Pentsamendua eta hizkuntza garapen filo eta ontogenetiko baten adierazpentzat jotzen dira , eta gizarte eta kultura alorreko era askotako ezaugarrien arabera aldatzen da garapen hori.
Shanonen ereduari jarraiki, komunikazio guztietan hau sartzen da tartean:
(mezua kontakturako baliabide fisiko batean zehar barreiatzen da: KANALA; prozesuan parte hartzen duten elementuak ZIRKUITU KOMUNIKAZIONALeko osagaitzat jotzen ditugu; mezu guztiak hitzarmen baten baitan edo KODE baten bidez formulatzen dira , eta hartzaileak esperientzia komunen sistema baten barruak deskodetu edo argitu behar du mezu hori; TESTUINGURUA da sistema komun hori. Adiera hertsienean, KODEA sistema oso bat da. Zenbait eskolaren arabera, gizabanako bakoitzak berezkoak dituen sinbolo eta zeinu guztiak jasotzen ditu. Beste batzuen arabera, berriz, gizabanako guztiei, beren esperientzia eta ikaskuntza zehatzetatik abiatuta, bere sinboloak eta esanahiak ordenatzen laguntzen dieten egiturazko eragileen sistema da kode hori. Sare komunikazional bateko kideak kodetzaileak eta deskodetzaileak izan daitezke aldi berean, hots, mezuen igorleak eta hartzaileak. Halere, igorle guztiek beren igorpenaren ondorioak ezagutu eta beren jokabidea aldatzea daukate.
Feedback edo
atzeraelikatzea deritzo prozesu horri, eta igorleak eta hartzaileak kode bat edo gehiago partekatzen dituztelako gertatzen da. Pichon-Rivière-ek honela azaltzen du hori: "Komunikazio-sarea etengabe doitzen da eta horrela bakarrik birlandu daiteke elkarrizketarako gai eta aldaketari aurre egiteko gai den pentsamendua".
KODE MOTAK
Rueschen arabera, komunikatzeko hiru molde nagusi daude:
Hitzezko kodea hitzezko zeinuez osatuta dago; ekintzazkoak ekintzen bidez adierazten ditu esanahiak, eta somatikoa gorputzaren seinaleek eratzen dute (= unibertso sintomatiko deritzogun guztia, berez). Hiru kode mota horiek ez dute elkar baztertzen, eta ederki uztartu daitezken elkarren artean. Komunikazio-pakete batean hirurak agertzea daukate, beraz.
Bestalde, adierazlearen eta adierazitakoaren artean dagoen antzekotasunaren arabera ere sailkatu daitezke kodeak. Antzekotasun hori badago analogiazko erlazioa izango dugu eta halakorik ez badago kode digitalak:
Rueschen iritziz, keinuen bidezko komunikazioa berez gizabanakoen bizitza osoan agertu arren, gizabanakoen ontogenesiaren hasierako uneetako ezaugarria da berez. Hitzezko komunikazioa, berriz, helduagoa da, edo ontogenesi horren garapen handiagoko etapetakoa.
KOMUNIKAZIO-PROZESUAK
Komunikazio guztiak gizabanakoez haraindiko prozesuak dira beti, berez. Prozesuak, berriz, intragrupalak edo talde barrukoak eta diadikoak dira , berez: komunikazioa erlaziozko talde bereko bi kide polarren artean gertatzen da (komunikazio-prozesu arkaikoenez ari gara, gizabanakoen garapenean). Gero, komunikazio hori talde barrukoa bihurtzen da, baina gizabanakoen artekoa, gizabanakoak erlazioak taldeko kide guztiekin eratzen dituela oinarritzat hartuta. Handik gutxira , komunikazioa pertsonen artekoa, indibiduala eta talde artekoa bihurtuko da (= gizabanakoa, bere nortasun sozialetik abiatuta, bere erlaziozko kidetza-taldea osatua duenean, beste talde batzuetako kideekin erlazionatuko da). Subjektuen arteko eta subjektuen barruko mailetarako bilakaerak gizabanakoen garapen osoa eta haien identifikazioaren berregituratze osoa markatuko du (hemen, gizabanakoa igorlea eta hartzailea da aldi berean eta txandaka).
Komunikazio "barneratuak" bizipenen edota gogoeten bidez gauzatzeko planoak dauzka. Bestalde, identifikazioarekin lotutako garapen eta egiturazko ondorio guztiak loturazko erlaziozko elkarrekintza ugarien eta gizabanakoa hartuz doan rolaren ondorioa dira.
Guk lantzen dugun ikuspegitik begiratuta, "rola" eta "lotura" ez dira gauza bera. Gizarte-antolakuntzaren ikuspegitik, elkarrekintza guztiak beren funtzionalitatearen arabera definitzen dira . Hemen, jokabidearen operatibitatea eta bere interrelazionalitatea prozesuak eta ondorioek kodetzen dute zorrozki. Rolaren eremuan gaude: gizabanakoen trukagarritasunak lekua du hemen eta haren "barne-munduak" ez du axola. Funtzio sozialak definitzen du rola, haren eskumen eta balioak, eta dagokion balorazio positibo edo negatiboa (=arau-emailea). Arrazoi beragatik, rola funtzio sozial baten diseinu baloratua da beti, eta hemen ez du axola oinarrian dagoen subjektibitateak. Lotura egituratzaile bat da, integratzaile bat, faktore eratzaile bat, operadore bat. Ez da antolatzaile sozial bat bete-betean, antolatzaile psiko-sozial bat baizik: eskemak antolatu, integratu, gaitu eta berregituratu egiten ditu antolakuntza jasoagoetan. Nortasuna diseinatu, antolatu eta gaitu egiten du eta ikuspegi horretatik soziala dena aplikatzen du. Roletik abiatuta, sozializatzailea denak berebiziko garrantzia hartzen du; loturatik abiatuta, berriz, sozializatzailea dena hominizatzailea (=zerebralizatzailea baino gehiago) eta humanizatzailea (= balio sozial arau-emaile hutsa baino gehiago) denetik ezin bereizi daiteke.
LOTURA ETA ERLAZIO OBJEKTALAK.
Bibliografia psikologiko dinamikoan, erlazio objektal ezagunak erabili izan dira beti loturak adierazteko. Komunikazioaren ikuspegitik, kodetze erreferentzialeko eragiketei egiten die erreferentzia gai horrek. Mezu bat igortzea material estimular/esperientzial bat seinale materiala bihurtzeko prozesua da. Seinale hori kanal zehatz batetik joanez gero, hartzailearengana iritsiko da. Har dezagun lehenbiziko terminoa: material estimularra. Estimulu guztiak guregana iristen direla pentsatu dezakegu, noski; baina, jakin badakigu jasotako estimulu guztiak modu berean hautematen ez ditugula eragiten duen hautemateari lotutako jarduera bat dagoela. Hautapen-prozesu batek eta antolakuntza-lege batzuek eragina daukate hautemate-prozesuan: logika estrukturalaren baldintza orokorrak gehi hizkuntzazko baldintzak gehi lehendik dugun esperientzia. Horrek denak prozesuan esku hartzen du. Hortaz, eta laburbilduz, "eskema" elaboratiboa (=Piaget) osatzean, dinamika adierazle guztien eta dinamika komunikatzaile guztien oinarria finkatzen duten berrantolatze eta berregituratzeko prozesu asko eta asko daude aldez aurretik.
Aurrekari horietan oinarrituz, bere berrikuntza nosografikoaren funtsak jasotzen dituen koadro bat osatu zuen J. Rueschek.
Ez dugu Rueschen ekarpen guztiak luze-zabal jasotzeko lekurik hemen, nahiz eta oso interesgarriak iruditu. Orain terapiaren ikuspegitik landu genitzakeen loturazko ereduak aztertuko ditugu.