|
|
|
|
|
|
« Komunikazioa |
|
|
Liberman eta Ruesch-en eredua |
|
|
|
|
|
|
0. HIZKUNTZA-EREDU INFORMAZIONALAK ETA HAIEN ERABILERA KLINIKA KOMUNIKAZIONALAREN ESKUTIK
.
Komunikazioaren paradigmatzat behin eta berriz erabili izan den SHANONen eredu klasikotik, R. JAKOBSONek zehaztutako funtzioek esku hartzen duten beste eredu konplexuago batera pasa gaitezke errazki. Eredu komunikazional aberastu hori erabili zuen D. LIBERMANek psikopatologien inguruko bere sailkapen ezaguna egiteko
.
1. SHANONEN EREDUA
2. SHANON/JAKOBSONEN EREDUA
3. LIBERMANEN PSIKOPATOLOGIEN SAILKAPENERAKO EREDUA
4. EREDUEN DESKRIBAPEN LABURRA
Shanonen ereduarekin hasiz gero, ondorengo definizioak eman ditzakegu. Definizio hauek ez dute gaia agortzen, noski, aurkeztu baizik. Lehenik eta behin, Informazio Teoriaren eragin handia duen eredu komunikazionala da.
Modu zehatzagoan zehazten du informazio-transmisioa, input/output eredu baten formulari jarraiki. Informazioaren jatorria da iturria; kanala, seinalearen edo mezuaren euskarri fisikoa, hots, mezua zabaltzeko erabilitako bitartekoa; mezua, informazioa zabaldu ahal izateko baliagarria den kode batek definitutako eragiketen bidez antolatutako bitarteko materiala; xedea, mezuaren hartzailea den aldetik, komunikazio-zirkuitua osatzen duen poloa: kodea, materiala, informazio-transmisore egiteko, antolakuntza-eragiketak arautzen dituzten lege-multzoa da; testuingurua, komunikazio-zirkuituko poloek igorritako eta igorri dezaketen informazioak irudikatutako esparrua.
5. JOKABIDEAREN LEKUA EREDU KOMUNIKAZIONAL BATEN BAITAN
Shanonen eredua, elkarrekintza-eredutzat ere hartu dezakegu. Elkarrekin jardutean osatzen diren jokabideen prozesu bat irudikatzen du, b eraz. Jokabidea, psikologiako objektua den aldetik, honela definitzen da, hemen: zentzua duen egintza bat da, hots, esanahia duen eta sortzen duen egintza bat.
6.
Egintza horren dinamika osotasunezko dimentsio batetik ulertu behar dugu, testuinguru batetik eta testuinguru baterako eragiten duen zioa bezala, beraz. Plastikotasuna duen egintza bat da, bere adiera zabalenean, bai barne-arauketarekin hasi (oinarriko jarduera fisiko-kimikoak, bizitza begetatiboa, konplexu erreakzionalen automatizazioa eta erdi-automatizazioa.) eta gorputzaren, gizartearen eta besteren plastikotasuneraino. Azken hori egoera bati erantzunez dugun jokabidea ulertuz adierazten da .
7. Mezu-dimentsioan bertan, jokabidea egintza adierazle bat da. Horrexegatik, jokabideak Castillak "izaera propositiboa" deritzona dauka, bere egituraren oinarrizko hiru parametroetan:
- erlazionalitatea
- irekitasuna
- intentzionalitatea
Jokabidearen balio "sistematikoaren" araberakoa da erlazionalitatea. Erakunde batek sortzen du beti, testuinguru batean gertatzen da eta beste erakunde batekiko harremanean gauzatzen da. Elkarrekikotasunez antolatzen diren sistemen intererlazionalitatea dela esatea baino ez da hori. Jarduera horiek aldaketak dakartzate beti, orekak eta desorekak urratzen dituztelako. Horrekin batera, egoeraren beraren aldaketa ere sortzen dute.
8. Jokabidea aztertzeko faktoreen artean, hauek finkatu ditzakegu:
a. jokabidea, erlazionatzeko egintza bezala;
b. jokabidea, bere intentzionalitatearen izaeraren arabera definitua;
c. jokabidea, jokabide hori eragin duen egoeraren arabera;
Hortaz, jokabide hori "testuinguru batean gertatutako egintza" baten izaerak definitzen duela esan dezakegu. E. LESCHek dioenez "jokabide-egintza guztiak unitate komunikazionalak dira , eta, hortaz, balio diadikoa dute funtsean".
9. AZTERKETA INTENTZIONAL EDO PROPOSITIBOA
"Intentzionala" hitzak ez du nahimenezko baliorik edo balio finalistikorik. Gure jokabide-ekintza guztien izaera propositiboa adierazi nahi du, jarrera subjektiboari dagokion izaera objektiboari, alegia. Hau da, ezagutzazko, afektuzko, harremanezko. egintza guztiek ekintza horiek osatzen dituzten beste egintza batzuei egiten diete erreferentzia beti. Intentzionalitateak bere osaketa irudikatzen du beti.
10. OINARRIZKO ORGANIZITATEA
Gizakion jarduera guzti-guztien oinarria edo abiapuntua gure gorpuztasunaren oinarri organikoetan dago. Baieztapen horrek ez du esan nahi jokabide guztiak "organikoak" direnik, gizakiok garen materialitateak egiturazko osagai organikoak dituela, baizik. Horrekin ez dugu inolako dualismorik adierazten, materia bizia den antolakuntzazko konplexutasunean, eta haren balio sistematikoari esker, organikoa denak ezabatzen ez dugun erreferentzia bat duela, baizik.
a11. Egiturazko berezitasun organiko hori ondorengo alderdietan agertzen zaigu:
-
funtzionalitatean
-
erlazionalitatean
Eta bi horiek "osotasun osatuan" agertzen dira . Termino hori da jokabideak osatzen duen eta, berekin batera, gizakiok garen antolakuntza ongien adierazten duena. Antolakuntza organikoaren ikuspegitik, nerbio-sistemarekin bat etortzea lortu behar dugu. Hala, oinarri hauek hartu behar dira kontuan:
1. erlazio-jardueren nerbio-izaerak ez dituela neurgailu kimikorik baztertzen, ezinbestekoa baita halakoak egotea;
2. jarduera honen izaera neuro-funtzionala ikertu egin daitekeela, haren izaera aurre-biologikoa (= halako prozesu neuro-fisiologikoen izaera elektriko edo kimikoa) bera ere definitzeko. COLODRONek dioenez, horrek esan nahi du jokabidearen azterketa osatzeko azterketa neurologiko bat egin beharra dagoela kasu askotan (hala, Pavlov eta haren eskola ikasi daitezke, edo Anojin, Asratian, Bykov. Luria eta Georgia ere garrantzitsuak dira set-ak aztertzeko garaian): Nolanahi ere, gogoan izan behar dugu gure jarduera baldintzatzen duten prozesuen izaera eta jarduera hori gertatzeko dauden aldaketen ezaugarriak neurofisiologiaren aztergaiak direla, eta ez psikologiarenak. Psikologiak jardueraren "edukia" eta antolaketa bera aztertzen baititu, bakarrik. Hala, jokabidea egoera batean dagoen organismo baten jarduera da azken batean.
11. SINTOMA ORGANIKOAREN ARAZOA JARDUN KLINIKOAN
"Zer egin sintoma organikoekin?" galderak ederki laburbiltzen du hemen kontuan hartu beharreko puntu interesgarri bat. "Sintoma organikorik dagoela esaterik badago?" galdera ere egokia da. Castillak aurkeztu zuen gai hau, "jokabidez kanpoko egintza" ezagunekin, halakoak gorputz mailako benetako haustura bat iragartzen duten seinale organikoak izanik.
12. Harentzat, sintoma edo zeinu naturalak dira , motibatu gabeak, eta erreferentearen zati direnak. Adierazgarriak dira , erreferentearen adierazpen zuzena direlako, eta, hortaz, haren zati dira . Ez dira inoiz konbentzionalak, eta aztarna bezala agertzen dira , beraz. Ondorioz, adierazle izendatu ditzakegu. Komunikazioari dagokionez, ez dira intentzionalak. Erreferente bakarra dute, gure gorputza; sistema bat osatzen dute harekin, eta haren zeinu natural bat dira.
13. MEZUAREN DIMENTSIO ADIERAZLE HIRUKOITZA
Nekez lortuko dugu "zeinu naturalez" hitz egiteak duen zentzua ulertzea, eredu komunikazionalen irismena eta haien berezko dinamika ulertzen ez baditugu. Akats horiek argituz gero, errazago bereiziko ditugu zeinu medikoak eta zein psikologikoak. Mediku batentzat parametro biokimiko baten nahasmena dena, gorputzaren desartikulazio arazo bat izan liteke guretzat .
14. Era berean, jokabide edo mezu zehatz batek esanahi zehatz bat du, haiek sortu dituen gizabanakoaren sintoma diren aldetik. Beste maila batean, hartzailearengan erreakzio bat sortzeko sortutako seinalea da eta, gainera, irudikapen jakin bat adierazten duenez, sinbolo bat ere bada, bere adiera hertsienean. Egintza guztiek gizabanakoen osotasunera gar ama tzate, eta, horregatik, erreferentziaren gehiegizko determinazioa dagoela esan dezakegu. Ondorengo eskemarekin hori eman nahi dugu aditzera.
15. Mezua kanalean zehar hedatzen da, baina erantzuna lortu behar dugunean, SEINALE bihurtzen da. INTERPRETATZAILEAK/EK zeinuarekin bat egin eta haren aurretik doaz, bai igorlea aintzat hartuta, bai igorlearen ikuspuntuan kokatuta. Hortaz, ezin da inoiz jokabide-egintza bezala hartu, polaritatearen dimentsio bat bezala baizik. Seinalea eta sinboloa, hartzaileari eta objektuari erreferentzia egiten dioten aldetik, SINTOMA ere badira , igorleari erreferentzia egiteko dinamikan (INTERPRETATZAILEAren gaia gehiago garatzeko, hona jo: PEIRCE, 1932). Sare honetan guztian bilatu behar dugu jokabidearen izaera esanguratsua (horren inguruko testu interesgarri bat: SZAZS, "El mito de la enfermedad mental").
16.
Zirkuitu komunikazionalaren ikuspegitik, oinarrizko unitatea edo diada aipatu behar dugu: talde barruko eta taldeen arteko komunikazioa egon liteke, sare barruan edo beste batzuekin eratzen dugun arabera. Era berean, pertsonen arteko eta pertsonen baitako komunikazioa daukagu eta, gorago esan dugunez, azken horren barruan subjektuaren baitako erlazioak aipatzea da egokiagoa.
17.
KODEAK, MEZUAK, ERLAZIO OBJEKTALAK
Komunikazioaren ikuspegitik, hainbat eratako kode motak dauzkagu, eta kode horiek hainbat fasetan barneratzen, integratzen edo lehenesten ditugu. Hala, garapenaren fase arkaikoenetan, ama /umearen arteko harremanean zenestesia da gailentzen dena (Sepitzek Analage deritzona), edo sakoneko sentsibilitate dinamikoen mailan esku hartuz doazen gorputz-antolatzaileak aurkitzen ditugu, hala nola, hizketan hasi aurreko (baina ez, ezinbestean, komunikatzen hasi aurreko) faseetan agertzen diren oreka, jarrera, ozentasuna, erritmoa, tenperatura. izanik antolatzaile horiek. Umeak eta haien loturazko eragileak (antolatzaile bezala ere jarduten dutenak) zirkuitu komunikazionalaren barruan daude.
18. Haurren ondoren keinuen eta mimikaren bidez egiten dituzten adierazpen aktiboek integrazio-prozesuak ez ezik komunikazio-kodeen egituraketaren benetako garapena erakusten dute (ez bakarrik zerbait "esateko", baizik eta erlazionatzeko eta erlazio horren gorabehera guztiak aditzera emateko ere). Horrek esan nahi du berez helduengan adierazpenerako bitarteko sinbolizatzaile bezala hitzezko kodea nagusitzen den arren, kode horrek hitzen bidezkoak ez diren beste kode batzuk dituela berekin, "informatika-paketetxoak" izango bal ira bezala. Pakete horiek mezuaren puntuak, testuingurua, meta-mezuak. dira.
19. Oinarrizko kodeak bi motatakoak dira: digitalak eta analogikoak. Aurrenekoak bipolarrak, berezkoak edo motibazio gabeak dira eta, horrexegatik, ez dute analogiarik irudikatzen edo adierazten duten horrekin eta ez dute elkarren eta adierazten duten horren arteko beharrik ere. Kode analogikoak berezkoak eta motibatuak dira eta, ondorioz, analogia edo antza dago hor.
20.
Hortik abiatuta, bigarren sailkapen handiak beste hiru kategoria nagusi bereizten dira:
Kode mota bakoitzak goian adierazi ditugun hiru funtzio nagusiak betetzen ditu, bakoitzak bere erregistroan. Hauek dira hiru funtzio horiek: SEINALE bat izatea (horretarako hauteman egin behar du norbaitek, hots, hartzailearen arreta bereganatu behar du, haren erantzuna eskatuz), ZEINU bat izatea (zerbait esaten du edo zerbait beste zerbaiti buruz) eta, azkenik, igorritakoaren SINTOMA bat da (bere izaerarena, jokatzeko moduarena, egoteko erarena.). Kode horietatik datozen mezuak maila altuagoko beste mezu bateko osagaiak direnean, komunikazioaren antolakuntzak berak esku hartzen duten kodeen artean banatzen ditu hiru funtzio horiek, eta ez bertan dauden azpi-mezuen artean (garbi dago hori: mugitu, dantza egin edo astindu egiten banaiz, bakarrik, nire mugimenduak funtzio-aniztasun hori adieraziko du, baina hitz egin, mugitu, hasperena bota, lotsagorritu. egiten banaiz, mezu nagusiaren beharrak gailentzen dira eta, ondorioz, nire adierazpen-komunikazio baliabideen banaketa kodetzailea gertatuko da).
21.
J. Ruesch-en ereduan ere antzeko alderdiak agertzen dira : J. RUESCH-EN EREDUA |
|
|
|
|
|
igo ^ |
|
|
|
|
|
|