Komunikazioa
 
 
Nahasmen honen arrazoiak
 
 
Eztabaida bideratzen
 
 
Alardeen inguruan: "Izatearen" eta "ematearen" artean
 
 
Oraingo egoera
 
 
Nola iritsi gara honaino?
 
 
Gora emakumeen alardea!
 
 
Ondorioa
 
 
       
  « Emakumeak eta Osasuna  
   Komunikazioa    
     
 
Txundituta dagoen ikusle bat besterik ez naiz, eta gai honetan hain irrika primarioak azaleratzeko jendearen barrenean zer zauritu ote den jakin nahiko nuke. Jendearen gauza sakratuenen aurkako mehatxutik lintxamendura pasa gara zuzenean. Postmodernitate-garaiotan, ez langabeziak ez torturak ez ustelkeriak ez ditu masak hunkitzen, baina emakumeek festan bete-betean parte hartzeko eskatu eta halako hondamendi sozial, kultural eta politikoa sortzen da.

"Txundituta dagoen ikusle bat besterik ez naiz"

Boto gutxi batzuengatik, lotsagabe gelditzeko prest dauden erakunde politikoen jarrera intolerante eta atzerakoiak harritzen nau: Europan sartzeari buruz eta XXI. mendeko onurez baliatzeari buruz hitz egiten dute, baina jauntxokeria basati, matxista, elizkoi eta fundamentalista batez jokatzen dute.

Aurkezpena ez luzatzeko, historiak tradizioa nola eraldatzen duen erakusten digun adibide bakar bat aipatuko dut: F. Fanonek horren berri eman zigun ez hain aspaldian. Palestina, Europa, Nikaragua. Herrien historia. Nik, ordea, beste leku bat aipatu nahi dizuet.

Jose Luis de la Mata

 
   
  igo ^  
     
 
 
[Biografia - Omenaldiak] ITZULI  
© 2024. IZARGAIN Esku-hartze Psikosozialerako Euskal Kolektiboa.