ERASONEA-DE LA MATAENEA
Erasonea Elgoien, 7
Areso (Navarra)
Móvil: 659 909 299
delamataenea@gmail.com
IZARGAINek 20 urte daramatza gizarte-zientzietako alor desberdinetako profesional konprometituak bateratzeko eta trebatzeko jarduerak antolatzen. Psikologoak, pedagogoak, irakasleak, gizarte-laguntzaileak, erizainak, medikuak. elkartu eta beren indarrak batu dituzte gizarte, komunitate nahiz familia mailako gatazkek adierazmolde ondo gidatu eta zehatzak dituzteneko espazio identifikatzailetzat definitzeko Euskal Herria.
Konpromisoaren eskakizun historiko horiei erantzunez, jendea modu desberdinean hezten, zaintzen edo gaixotzen da, datorren gizarte edo sektorearen arabera. Basagliak zioenez, klaseagatik gaixotzen gara, eta hirigintza espekulatiboa, jende-pilaketa eta halakoak proposatzen dituztenen ustelkeriaren ondorioz gaixotzen garela esaten jarraitu beharra daukagu gaur egun. Horrenbestez, gizabanakoei beren onera etortzen laguntzeko lan egiten duten profesionalek balio eta interes jakin batzuk dituzte eta gizarte-ingurune jakin batean erlazioek izan behar duten moduari buruzko ikuspegi zehatz bat izaten dute oinarritzat. Horregatik, XXI. mendeko Euskal Herrian dihardugun euskal herritar bezala egiten ditugu guk gure proposamenak.